Páginas

2013/12/30

GAUR!!! DONOSTIAKO KAFE ANTZOKIAN ARRATSALDEKO 19.30tan!!

COPYCATS + ACHTUNG + KALEKO URDANGAK

Kontzertuacopycats_copy2.jpg
COPYCATS
Copycats, Algecirasetik datorren talde gazte honek power-pop kutsuko punk-rock fresko eta energikoa dakarkigu. Bi urteko ibilbidean maketa bat eta kaleratu berri duten 7 hatzbeteko bat argitaratu dituzte. Nahiz eta ibilera motza izan, taldekideek eskarmentu apurtxo bat badute. Bateriajolea esaterako, 90.hamarkadan, Castelloko No Tomorrow zigilu mitikoaren inguruan sortu zen eszena punk-rockerreko Puñetazo taldean aritutako da.
ACHTUNG
Nahiz eta beraiek ez duten atsegin horrela aurkeztea, Achtung!!, afoniaren oinerdekotzat hartua izan da, eta egia esan, ez dira batere aldentzen beste haien doinu bortitz, bizi eta paregabeko haiengandik. Hitzak, gizarteko eta bizitzako arlo guztiei igorritako ukabilkadak dira, inongo lotsarik gabe idatziak. Donostia, Hernani eta Besain konexioa.
KALEKO URDANGAK
Kaleko Urdangak Bergara aldetik datorren Oi! Taldea da, gaur egun eta EH mailan inongo zalantzarik gabe estilo hortan erregeak. Doinu finak eta landuak, indarrez beteak. Gure herriaren aldeko hitz konpronezuz beteak, skinhead bizimodu baten ikuspegitik.

No hay comentarios: