Páginas

2013/12/18

Abenduak 18, Aurtengo azken irratsaioa Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, 2013ari agur esango dio Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Gernikako Underground gauen II. edizioaren kronika sakona egingo dugu Erasoka taldeko Ibon abeslariarekin batera. Honek, Erasoka taldearen egoera eta etorkizunaz ere hitz egingo digu. Hortaz aparte, Skarmento talde galiziarrari eta gure lurretako gaur eta atzoko musika entzungo dugu. Gabon zoriontsuak eta urte berri on! Oi!

No hay comentarios: