Páginas

2010/01/29

SASKARRAK: IRUÑATIK TALDE BERRIA?


Ideia aspaldian labean berotzen eukita, "Fridays Crew" taldeak Txantreako Zurgai tabernan emandako kontzertuaren ostean zin egiten diogu geure buruei talde bat sortzearen ideia egi bihurtuko dugula. Bigarren eskuko baju eta amplia erosita eta bateria zahar bati ostiak ematen bakarrik ez genekiela, Erromatik Txantreara etorritako gitarjolea ezagutzen dugu. Banda Batxokik utzitako anpli zahar bat erabiliko dugu gitarrari soinua ateratzeko, eta gauzak horrela, 2009ko udaran hasten gara gure musikari piura eskasa probatzen Gorkaren etxeko txokoan. Bisu mikrofonorik gabe ohiuak botatzen hasiko da NON SERVIUM eta ERODE edo AZIONE DIRETTA Italiar oi! taldeen bertsioak egiten saiatzen ari garela. Bigarren eskuko denda baten mikrofonoa erosita ere etzaio gehiegi entzungo... Abesti propio bakarra egin eta horrekin emozionautak entsaiatzen jarraitzen dugu. Zerbezak edan eta musika egiten saiatzearekin pozik joko dugu aurrera beste gitar baten beharra (beharra baino, esperimentoa izango da) ikusten dugun arte. Orduan sartuko da ASTINDU taldean baju bezala ibilitako Ibarra, oraingoan gitarra ikasi eta horrekin aritzeko, 2009ko abenduan. Garai hortan proposatzen digute Txantreako musika taldeak biltzen dituen asanbladan parte hartzeko; izaera antikomertziala eta bestelako gaien artean antikonsumismoa landuko duen asanblada izanik, ez dugu bitan pentsatzen eta bertaratzen gara. Argi dugun bakarra komertzialtasunetik urrun egon nahi dugula da, gure musika, kalekoa, egin eta horrekin ondo pasa; tipikoegia baina egi bakarra! Asanbladari izen bat aurkeztu beharrean ginenez SASKARRAK aukeratu genuen, inolako arrazoi berezirik gabe; makina bat izenen artean egokiena iruditu zitzaigun eta horrekin aurrera. SASKARRAK GAITUNK, TA GUREKIN JAI DITENK!!

3 comentarios:

HOMERSKIN1969 dijo...

aurrera mutilak!!!!!!!

trokoli dijo...

larga vida

Mikel dijo...

etxekooo punkkkkkkkkkkkkk!!!!!!!! aupa saskarrak