Páginas

2009/05/20

OSTIRAL HONETAN ERE, KALEKO MOBIDA!!...

Zarautzeko adierazpenak eta Fight to Life ostiral honetan Kaleko Mobidan

Aupa!!
Ostiral honetan (maiatzak 22) Zarautzen joan den ostiralean jasotako adierazpenak entzungo ditugu (Criminal Damage, Plan B, Sospechosos, Plan B, Street Alarm...) eta horrez gain Fight to Life arrasatearrek bidalitako abestiak ere entzungo ditugu. Ez dugu ahaztuko ezta ere Cockney Rejects haundien bisita eta ezta ere Obligaciones gasteiztarrek eta Sospechosos oñatiarrek geratzeko erabakia hartu dutela. Internetekin arazo batzuk direla eta, sarera saioa ezin igo izanaren arrazoiak bilatzen ari gara. Barkatu eragozpenak!!

Aio, ondo ibili ta agur bat entzule guztioi!! Eta gogoratu bidali Holidays-eko DVD-rako argazkiak.Jendea ya hasi da, ez geratu atzean!!!

Bidali zuen mailak:
kalekomobida@info7.com

Eta laister Kaleko Mobida myspace-an eta irrati bidez Goierrin!!!!!!!
Nola entzun saioa? -FM bidez: Donostia-99.2; Bilbo-102.3; Iruñea-106.7; eta Gasteiz-103.8. -FM bidez (Arrosa sarea): Txapa irratia (Bergara, 97.2)-ostirala 17:00etan; Hala Bedi irratia (Gasteiz eta inguruak)-larunbatetaik igandera 01:00etan; Uhinak irratia (Aiara)-larunbatetik igandera 01:00etan; Molotoff irratia (Hernani)-ostegunean 22:00etatik 23:00etara.Internet bidez:
www.info7.com (saioa entzuteko eta jaisteko aukera dago).

KALEKO MOBIDA, Euskal Herriko punk eta Oi! musikaren aktualitatea zure etxean!

No hay comentarios: