Hasiera batean “Obligaciones del Estado” bezala ezagunak, 1997an Obligaciones diskoa kaleratu zuten, taldearen estudioko lehen lana. Ondoren, beste hiru disko argitaratu zituzten, Euskal Herrian zein Espainiar Estatuan punk rock eszenan talde hoberenetarikoak izatera iritsiz. Bi Batean Diskak-ek, Obligaciones vs. Planet 77 singlea plazaratu zuen 2007an, non, Satan's Rats zein Outsiders taldeen bertsio bana eta aurretik argitaratu gabeko kantu bat ere bildu zituen Ahora que nadie te escucha.
Pela (ahotsa eta baxua), Anti (kitarra), Aitor (kitarra) eta Epik (bateria) laukoteak osatzen duen taldeak betebeharrak ongi bete eta gero, agur esaten diguten arren, Redada en ciudad sumisión, Polvo de acción, Mar de la tranquilidad eta Venenosa bezalako kantuak betirako geratuko dira gure artean.
Taldearen diskografia:
* Obligaciones (1997, maketa)
* Rápido y sucio (2000, Mil a Gritos)
* Prueba a gritar, prueba a llorar (2002, Zero Records)
* Iwò – Jima Party (2005, Fucking Records) *
Obligaciones Vs Planet 77 (2007, Bi batean Diskak)
Oraingoz iragarrita dauden kontzertuak:
- Maiatzaren 30a: Helldorado (Gasteiz).
+Nuevo Catecismo Catolico , Señor No
- Ekainaren 23a: Ibu Hots (Gasteiz).
- Ekainaren 27a: 3.60º Aretoa (Arrasate).
+Los Cretinos , Lobo Electrico

No hay comentarios:
Publicar un comentario