Páginas

2009/03/02

NEGRO INFO: AFONIA, KOMANDO ITINERANTE TA ORREAGA 778

* AFONIA: AZKENENGO BI KONTZERTUAK EUSKAL HERRIAN, ETA AGUR BETIRAKO???
Martxoak 7, Ondarruko gaztetxean. 22:00tan
AFONIA + SOSPECHOSOS
-----------------------------------------------------------------------
Martxoak 11, Asteazkena, 20:00tan
Donostiako Gazteszena aretoan
AFONIA + STIFF LITTLE FINGERS Sarrerak: 7 euro
Stiff Little Fingers
SLF sortu aurretik, Jake Burns (abeslari eta gitarra jotzaileak), Henry Cluney (gitarra jotzaileak), Gordon Blair (baxu jotzaileak) eta Brain Faloon (bateria jotzaileak) “Cover” estiloko Highway Star taldea osatu zuten. Gordon Blair-ek taldea utzi zuenean (Rudi taldean hasi zen) eta Ali McMordiek bere tokia hartu zuenean, Henry harremanetan hasi zen Erresuma Batuan hedatzen ari zen punk oldearekin. The Fast izena hartu zuten hasieran, Highway Star hori ez zelako batere punk estilokoa, baina, azkenean Stiff Little Fingers aukeratu zuten; aipamen erabat sexuala, beraz. Gordon Olgivie kazetariak xaxatuta, abestiak sortzen eta beren nortasuna kantetako gaien inguruan osatzen hasi ziren: kontu pertsonalak eta auzi politikoak tartekatzen dituzten letrak, eta punkaren indarra eta errepika abesten errazak bateratzen dituzten doinuak. Hasierako abesti haietako bat BBC Radioko Jonh Peel disko jartzailearen eskuetara iritsi zen, eta gauero aireratzeari ekin zion. Entzuleen artean sortutako jakin minaren ondorioz, Rough Trade banatzailea, gerora, besteak beste, The Smiths taldearen banatzaile izandakoa, aurreneko grabazio hura zabaltzen hasi zen. 2007an taldeak 30 urte bete zituen, eta biran hasi zen Europa osoan. Beraz, 80ko hamarkada amaieran Ingalaterrako gizartearen oinarriak kolokan jarri zituen punk mugimenduari Irlandak emandako erantzuna zuzenean dastatzeko azken aukera izan daiteke hau. Punk is not dead! Lotura hau leiho berri batean irekitzen da: http://www.myspace.com/stifflittlefingers1977
* KOMANDO ITINERANTE + TRIFULKA
MARTXOAK 6, HENANIKO GOIZ ARGI TABERNAN 21:00tan
------------------------------------------------------------------------------------------
*ORREAGA 778: ITZULERA....(BERAIEN BAIMENAREKIN)
MAIATZAK 16 ANDOAINGO GAZTETXEAN
MAIATZAK 23 ALGORTAKO GAZTETXEAN

No hay comentarios: