2014/04/23

Apirilak 23, No Turning Back zigiluaren aurkezpena, Kaleko Mobidan!

Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Artaza Combat bizkaitarren eta The Sinners goierritarren aurrerapen diskoak entzun ostean, "No Turning Back" euskal zigiluaren berri emango dizuegu. Saltzen dauzkaten diskoetako musika entzungo dugu eta beraien proiektuak eta nondik norakoak aurkeztuko dizkizuegu. Honekin batera, agenda bete betea eta berri andana!

No hay comentarios: