Páginas

2014/02/19

Otsailak 19, Telefono bidezko berriemaileak, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Otsailak 8an Algortan ospatu zen Madskins tadearen disko aurkezpeneko kontzertua komentatzeaz gain, Gernikako Underground gauen IV. edizioa Rai antolatzaileak kontatuko digu. Oldarkor Debako gazte talde berriko abeslari Ekaitzekin ere izango dugu elkarrizketa bat beraien taldearen nondik norakoak jakiteko. Hau dena, musika berriz inguratuta, tartean Tafallako Odolkiak Ordainetan taldearen disko berria eta Azpeitiko Basarriko Ollaskuk Labien talde berriaren aurrerapena entzungo dugu. Berri andana eta agenda bete betea! EH-ko Punk-oi! seinalean!

No hay comentarios: