2013/12/10

Abenduak 11, Gipuzkoa eta Bizkaiako hainbat berri Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, Gipuzkoa eta Bizkaiako aktualitateari egingo diogu so Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beti Etxetik Kanpo eta Silikosos bizkaitarrek atera duten "Horror Show" erdi-banako laneko bi abesti, Aretxabaletako Screamers and Sinners taldearen disko aurrerapena, Hardflip bergarako hardcore taldearen "kopixau ta rulau" lana eta NCK taldearen maketa ere aurkeztuko dugu. Horretaz aparte kronika, berri, agenda eta durangoko azokan lortu genituenak komentatuko ditugu.

No hay comentarios: