2013/07/23

Uztailak 24, Skizofrenia Rock eta Los Quadrophenicos Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Arrasateko "Skizofrenia Rock" eta "Los Quadrophenicos" taldeko kideekin egongo gara. Lehenengoa 90. hamarkadako punk rock taldea da, bigarrenak berriz, aurrekotik sortutakoak, 13 abestiz osatutako lehen diskoa kaleratu berri du, eta berau aurkeztuko dugu.

No hay comentarios: