Páginas

2013/04/04

PETER & THE TEST TUBE BABIES GASTEIZEN...

Peter & The Test Tube Babies + Penadas por la Ley + Subversion X
Apirilak 05, ostirala
20:00
Gasteiz, Araba
JimmyJazz Aretoa
Sarrera: Aurrez: 15 euro Bertan: 18 euro

peter-the-test-tube-babie.jpg

Peter & The Test Tube Babies, Penadas por la Ley eta Subversion X taldeek kontzertua eskeiniko dute apirilaren 5ean gaueko 20:00etatik aurrera Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Peter and the test tube babies agian existitzen den talde lotsagabeena, higuingarria eta 'inpepinable'-a (hori zer esan nahi duen nork jakin) lur gainean, eguna alaitzeko itzultzen da.
Brighton-eko 4 itsusiek mundua bidegabekerien, gustu txarraren eta lehen mailako punkaren bidez konkistatzeko bere gogo gaiztoko planetan pauso bat gehiago ematen dute.
Oraingo honetan, jada ezagunak egindako 'Transvestite', 'Jinx' edo 'From-a the-a Pubak Banned' bezalako bere klasiko zerrenda eskaintzeaz gain, 'Piss ups' bere azkenengo diskoa aurkezten dute, beraien artista gogokoen eta gorrotatuen bertsioak biltzen dituena; haien artean Spizzenergy-en 'Where´s Captain Kirk', Shocking Blue-ren 'Venus', edo Sinitta-ren 'Toy Boy'…
Eszenatokian Penadas por la ley eta Subversion X talde mitikoa izango dituzte lagun.
Info gehiago:

Aretoa:

No hay comentarios: