Páginas

2013/04/08

Larunbatean Bergarako gaztetxean...

Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Samesugas eta Desastrozombies taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Apirilak 13 Larunbata gaueko 22:30etan.

Samesugas talde Galiziarra, 1999 urtean sortu zen, Fame Neghra eta Dirty Barriguitas bezalako taldeetan ibilitako zenbait musikien baturaz. Musikalki,  Rock and rolla eta garage musikaren nahasketa burutzen dute, Eskandinabiako musika taldeen eragiaz. Galegeraz eta ingelesez abesten dituzte kantuak.
 Kontzertuan Desastrozombies taldea izango dute lagun. Astrozombies taldearen errautsetatik sorturiko musika egitasmoa da honakoa. Taldekide berri, baino betiko jarrarerekin. Hardcore punk musika koordenadetan.
Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.20 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez,http://www.txapairratia.org/  webgunearen bidez.

No hay comentarios: