Páginas

2013/02/20

from THE JAM + PLAN B. Oraingoan bai!!!

From THE JAM + Plan B
    Martxoak 8, Ostirala 
22:30
Oñati, Gipuzkoa
Gaztelekua
Sarrera: 10 Euro

from-the-jam-plan-b14609525101357038480.jpg

Azken orduko berriak!!!!! Berri Oso Onak!!!! from THE JAM + PLAN B taldeek urtarrilaren 25an, Oñatiko Gaztelekuan egin behar zuten kontzertua bertan-behera geratu eta gero, azkenean lortu dugu kontzertua bertara ekartzera. Oraingoan bai!!!!!
Bruce Foxton, 'The Jam' talde britainiar mitikoko baxulariak gidatzen duen taldea da 'from THE JAM'. Espainian zehar egingo duten biran Euskal Herrian kontzertu bat egingo dute. Oñatikoa hain zuzen ere. The Jam taldea 70. hamarkada bukaera eta 80.hamarkada hasierako talderik garrantzitsuenetariko bat izan da punk, mod, new wave mugimenduetan.
1977 eta 1982 urteetan zehar 7 diska luze argitaratu zituzten. Nork ez ditu gogoratzen 'In the city', 'This is the modern world'.....eta besteak. Beraien musikak 60. hamarkadako mod mugimendua (The Who, Small faces...) biziberritu zuen, bai estetikoki baita musikalki ere. Dr. Feelgood, The Kinks, John Mayall influentziapean. Taldea dezegin eta gero, norberak bere bideari ekin zion.
Bakoitza bere proiektuetan murgildu zelarik. Paul Weller abeslaria 'The Style Council' taldearekin ibili eta gero bakarkako ibilbedeari ekin zion gaur egun arte. Bruce Foxton baxujolea 'Stiff Little Fingers' taldean ibili izan da urteetan zehar. Rick Buckler baterijolea ere beste proiektu musikal batzuetan murgilduta dabil.
The Jam batzeko saiakerak egin eta gero, Bruce Foxton baxujoleak ekin dio 'from THE JAM'en izenpean beraien abesti mitikoak zuzenean jotzeari. Beraien kontzertu zuzen eta bortitzak, berriro ere, taularatuz. Gaur egun Mark Brzezicki (The Cult, The Pretenders...) baterijoleak eta Russell Hastings abeslari eta kitarrajolearekin batera dabil .
Beraiekin batera Plan B punkrock taldea arituko da. Denbora luze batez geldirik egon eta gero berriro taula gainean ikusteko aukera izango dugu. 'España se muere', 'La gente es gilipollas'…. Abestiez gozatzeko aukera paregabea.
Musika taldeak sarean: http://www.fromthejam.co.uk

Sarrerak On Line: www.barrabarra.eu

No hay comentarios: