Páginas

2012/10/23

Karlos eta Porturi omenaldia arrasaten...

Karlos eta Porturi omenaldia:
Garraxi + Piztu Punk! + Insershow 
Urriak 27, Larunbata
22:00
Arrasate, Gipuzkoa
Gaztetxea
Sarrera: 5 euro

rip_copy2.jpg



Aspaldiko ohiturari jarraituta, bi urtetik behin RIP taldeko kide ziren Karlos eta Porturi omenaldia egiten diete lagunek Arrasaten. Aurten, gainera, hil berri den Mariano Puñetazo ere gogoan izango dute. Garraxi, Piztu Punk! eta Insershow ariko dira zuzenean.
Garraxi Arrasateko talde gazte bat da, punkaz gain beste estilo batzuk ere lantzen dituena. RIPen izpiritua barneratu eta bestelako ibilbidea egiten jakin duten gazteek osatuta. Belaunaldi berrien islada.
Piztu Punk! proiektua RIP, Obligaciones eta beste hainbat taldeetako kideek osatzen dute. Oso gutxitan egiten dituzte kontzertuak eta haien errepertorioan kantu rockero-indartsuak dira nagusi, Euskal Herrian dagoen frontman harroputzenetarikoak abestuta.
Insershow Kataluniatik datoz. 2003an L`odi Social, Monstruacion, LSD eta beste taldeetan aritutako zenbait txakur zaharrek erabaki zuten casal eta jaialdi errebindikatiboetan kantu ezagunak jotzeko taldea sortzea. 80ko hamarkadatik gaur egunera arteko Euskal Herriko eta Kataluniako 100 abestiko kantutegia dute eta publikoa beraiekin abestera gonbidatzen dute.
Musika taldeak sarean:
http://moviments.net/insershow

No hay comentarios: