Páginas

2012/09/20

FANTZINE EGUNA DELA ETA...



Dakizuen bezala, Larunbat honetan bigarrengo “FANZINE EGUNA” ospatuko da. Bertan arratsaldean leku ezberdinetako fanzineroak egongo direlarik beraien materialarekin eta baita ere, era guztietako material alternatiboak  egongo dira salgai. Gero kontzertu ezberdinak ere izango direlarik bai Urtzi eta Txarrantxa tabernetan eta gaztetxean.

Eguna antolatzea ez da erraza izan, honelako egun bat antolatzeak lan handia eskatzen baitu. Azpeitian garai batean ugari ziren honelako jaialdi handiak, baina denboraren poderioz azkeneko 2-3 urte hauetan ez dira honelako jaialdi handiak antolatu. Arrazoiak asko izan daitezke, eskatzen duen lan handia, jendearen axolagabekeria, egon oi diren liskarrak eta apurketak, lanean dabilen jendearenganako errespetu eza etab... Antolakuntzako lan handia egin ondoren, hurrengo eguneko balorazioetan, askotan, betiko kaka berdinaren gainean hausnartzen da, esplikazioak eman beharra han eta hemen.... Hurrengo kontzertua montatzeko gogo guztiak aldegiten dute.

Gaztetxea  dagoen inguruko bizilagunen eta gaztetxearen arteko  rollo onak jarrai dezan, auzokideak eta ingurua errespetatzea eskatzen dugu. Ez dugu inolako zirko eta axolagabekeriarik ikusi nahi.
Eta gainera guzti hau ez dugu nahi izatea 3 tiporen paranoia, gauza errealez hitzegiten ari gara. Zoritxarrez horrelako kontzertu batean “normalean” gertatu izan oi diren gauzetaz. Guzti honen aurrean denon inplikazioa eskatzen dugu gerta daitezkeen arazo hauen aurrean.

Beraz guzti honen aurrean eta beste kontzertuetan gerta izan diren jarrerak gerta ez daitezen, jendeari eskatzen diogu ondo pasatzera etortzeko eta musikaz eta egunaz gozatzera. Jendearengan errespetua izateko, bai kontzertua ikustera joan direnentzako, baita ere inguruan bizi diren bizilagunentzako eta lanean dabilenarentzako. Horrela izango delakoan....

Ondo pasa.

No hay comentarios: