Breaking Rules 4 kalean!!!!!
Kaixo jaun eta andere agurgarriok:
Kostata, baina kalean dugu Breaking Rules barduliar skinzinearen laugarren zenbakia. Gainera, aldaketekin dator, A4 formatuan izango da, maketazio hobetuarekin eta inoiz baino eduki gehiagorekin; denera 52 orrialde. Aurreko aletean ez bezala, oraingo honetan gaztelera da hizkuntza nagusia, beti ere euskara ahaztu gabe!
Horien artean ...Secuestro Express eta Gazte Iraultza talde barduloei elkarrizketak ditugu, eta baita Kateak Astintzen blog nafarraren eta Pour la Gloire dendaren arduradunari egindakoak ere. Gainera, kanpoko taldeek ere badute tokia. Alde batetik, Maraboots frantziarrekin Arrasateko Gaztetxean izandako solasaldia, eta bestetik Australiako Marching Orders Oi! Taldeari elkarrizketak. Bestalde, Skin-Deep ingelesen erreportai interesgarri bat ere badugu, Haller y Oi!-tik berreskuratutako elkarrizketarekin. Honetaz gain ohiko kontzertu kronikak, diska, liburu eta fanzine iruzkinak, lehiaketa, berriak, agenda… dudarik gabe orain arteko Breaking Rules-ik osoenean.
Salmenta prezioa 3 eurokoa izango da, eta salmenta lekuak laster zehaztuko dizkizuegu. Distribuidora, denda edo abarrek fanzinea saldu nahi badu, prezio bereziak daude. Bestalde, kopiak etxera ere bidaltzen ditugu. Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue edo zalantzarik baduzue, hemen duzue kontaktua:
breakingrules69@gmail.com
www.facebook.com/ breakingruleszine

www.facebook.com/

No hay comentarios:
Publicar un comentario