Bihar, asteazkenero bezala, Kaleko Mobida irratsaioa izango dugu entzungai gaueko 23.00tatik 00.00etara Info7 irratian. Txapa irratia momentuz erabili ezin denez Bergarako Northern Drunkens lokalean grabatuko dute edizio esperimental hau. Blasko (HBB) eta David (Managerra HBB-BC BOMBS) etorriko zaizkigu Hell Beer Boys taldearen X.urteurrenari buruzko elkarrizketatxo bat izatera, beraien bira, anekdotak, intentzioak, nola ikusten duten eszena...komentatuko dizkigute. Astebukaerako kontzertuak komentatzeaz aparte, agenda, berriak eta leihaketa ere izango dira. Umore on onaz, Oi!-arekin gozatuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario