Eguna antolatzea ez da erraza izan, honelako egun bat antolatzeak lan handia eskatzen baitu. Azpeitian garai batean ugari ziren honelako jaialdi handiak, baina denboraren poderioz azkeneko 2-3 urte hauetan ez dira honelako jaialdi handiak antolatu. Arrazoiak asko izan daitezke, eskatzen duen lan handia, jendearen axolagabekeria, egon oi diren liskarrak eta apurketak, lanean dabilen jendearenganako errespetu eza etab... Antolakuntzako lan handia egin ondoren, hurrengo eguneko balorazioetan, askotan, betiko kaka berdinaren gainean hausnartzen da, esplikazioak eman beharra han eta hemen.... Hurrengo kontzertua montatzeko gogo guztiak aldegiten dute.
Gainera gaztetxea dagoen auzoko festak dira, bertan haur ugari ibiliko delarik eta gaztetxea eta auzokideen arteko rollo onak jarrai dezan, auzokideak eta ingurua errespetatzea eskatzen dugu. Ez dugu inolako zirko eta axolagabekeriarik ikusi nahi auzokideen aurrean eta bereziki umeen aurrean.
Eta gainera guzti hau ez dugu nahi izatea 3 tiporen paranoia, gauza errealez hitzegiten ari gara. Zoritxarrez horrelako kontzertu batean “normalean” gertatu izan diren gauzetaz. Guzti honen aurrean denon inplikazioa eskatzen dugu gerta daitezkeen arazo hauen aurrean.
Beraz guzti honen aurrean eta beste kontzertuetan gerta izan diren jarrerak gerta ez daitezen, jendeari eskatzen diogu ondo pasatzera etortzeko eta musikaz eta egunaz gozatzera. Jendearengan errespetua izateko, bai kontzertua ikustera joan direnentzako, baita ere inguruan bizi diren bizilagunentzako eta lanean dabilenarentzako. Horrela izango delakoan....
Ondo pasa.
Teletetxo Rekords, Txarrantxa taberna, Azpeitiko Gaztetxea.
Gainera badakigu talde askok, beraien materialaren kajak eta kajak hautsak hartzen dauzkatela hor zehar. Azken momentuan okurritu zaigu material honen "STOCK AZOKA" bat egitea egunean zehar. Beraz norbaiti interesatzen bazaio ekarri dezala materiala Larunbatean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario