Nuevo Catecismo Catolico talde Donostiarrak aro bati amaiera emango dio Donostiako Mogambo aretoan eskaini behar duen kontzertuarekin. taldeko abeslari bezala hamarkada bat (2001-2011) jardun eta gero, Eneko Etxeandiak taldea lagako du emanaldi hau eskaini eta gero. Eneko, atzerrira doa bizitzera, eta horrek taldearn jarduna mugatu egiten du ezinbestean. Horrela, etorkizuna argia ez bada oraindik, azken festa bat egin nahi izan dute Nuevo Catecismo Catolico taldeko lagunek. "NCC farewell party" lelopean, zenbait musika talde gonbidatu dituzte azken emanaldi honetara, non besteak beste Munlet, The Lizards eta Greasy & Grizzly hartuko duten parte. Ez dira disko jartzaileak faltako, ez eta goizalderarteko musika festa.
Sarrerak Donostiako Amara auzoko Gong-Arcco gunean jarri dituzte salgai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario