
Azaroak 10, gaueko 23.00-tatik 00.00-tara, musika berria jarri dugu irratsaioan. NPJ, DISORDERS, HARD FLIP, THE CONVICTS, SIETE BALAS, SINDROME OI!... Saio bukaeran agenda musikatua egin da, Azaroak 27an Azkoitiko Matadexen ospatuko den Kaleko Mobida Fest I-ari buruz... Asteroko lehiaketa ere izan da.
KALEKO MOBIDA FEST I
Kaleko Mobida Irratsaioaren lehenengo festa izan da antolatua Azaroak 27an Azkoitiko Matadeixen.
Arratsaldeko 19.00-tan hasten da eguna, Kaleko Mobida-ko arduradun eta sortzaileen hitzaldi/prentsaurreko batekin. Berau gauzatzen den bitartean, luntx bat dastatzeko aukera izango da Muxutrukean!!
Gaueko 22.00-etan, hasiko dira Kontzertuak, IN YOUR FACE, MATERIAL RECHAZADO, NEALLTA FOLA eta DOUBLING BOYS handiekin. 4 euroko sarreraren truke. Horrez gain, sorpresatxo batzuk ere izango dira.
Kontzertuak bukatu ondoren, HOMERSKIN1969 eta NAKEN SELEKTOR dj-ekin, goizalderarteko jaia izango da, hauek OI! eta Ska musika pintxatuko dute.
ANIMATU ZAITEZTE!!FESTA ETA GIRO BIKAINA IZANGO DA!!OI!
No hay comentarios:
Publicar un comentario