Páginas

2010/10/21

Urriak 23 Azpeitiko kontzertuen inguruan

Aspaldiko partez berriro ere “punk eta Oi”aren jaialdi handi baten aurrean gaude. Lehenik Txarrantxan, gero Orkatzen eta amaitzeko gaztetxean izango dira kontzertuak.

Azpeitian garai batean ugari ziren honelako jaialdi handiak, baina denboraren poderioz azkeneko 2-3 urte hauetan ez dira honelako jaialdi handiak antolatu. Arrazoiak asko izan daitezke, eskatzen duen lan handia, jendearen axolagabekeria, egon oi diren liskarrak eta apurketak, lanean dabilen jendearenganako errespetu eza etab... Antolakuntzako lan handia egin ondoren, hurrengo eguneko balorazioetan, askotan, betiko kaka berdinaren gainean hausnartzen da, esplikazioak eman beharra han eta hemen.... Hurrengo kontzertua montatzeko gogo guztiak aldegiten dute.

Beraz guzti honen aurrean eta beste kontzertuetan gerta izan diren jarrerak gerta ez daitezen, jendeari eskatzen diogu ondo pasatzera etortzeko eta musikaz eta egunaz gozatzera. Jendearengan errespetua izateko, bai kontzertua ikustera joan direnentzako, baita ere inguruan bizi diren bizilagunentzako eta lanean dabilenarentzako. Horrela izango delakoan....

Ondo pasa.

Teletetxo Rekords, Txarrantxa taberna, Azpeitiko Gaztetxea.

No hay comentarios: