Páginas

2010/09/29

MOLOTOFF IRRATIA: ALBISTE TXARRAK....


Albiste oso txarrekin gatoz oraingoan.
Ezezagunek Molotoff Irratia-Hernaniko Ahotsaren lokalean sartu (Sagastialde 16, behea) eta material asko lapurtu dute. Lapurketa ostiral goizaldean gertatu zen eta, atea fortzatu ondoren, lokalean sartu eta bertan zeuden soinu aparailuak lapurtu dituzte; bafleak, nahasketa mahaiak, mikrofonoak, KD irakurgailuak, kableatua, informatika materiala eta abar, guztira 10.000€ inguruko balioa duen materiala. Salaketa egin da dagoeneko eta orain lapurtutakoaren balorazio zehatzagoa egitearekin batera aurrera begira eman beharreko pausuak erabakiko dira.

Emisioarekin aurrera
Irratiarentzat kalte ekonomikoa izugarria suposatu arren emisioekin aurrera jarraitzeko asmoa dugu eta, ziur gaude, beti bezala, herritarren laguntzarekin buelta emango diogula egoera zail honi. Irratia herritarron eskura dagoen komunikazio tresna askea da eta adierazpen askatasuna bermatzen du. 2010-2011 denboraldi berria buru belarri prestatzen ari garela gertatu da ezbeharra baina horrek ez du emisioa moztuko. Oraingoz musika programatuarekin jarraituko dugu eta, ahal bada, aurreikusia zegoen bezala, urritik aurrera programazio berria martxan jarriko dugu. Golpe gogorra izan da irratiarentzat baina ez gaitu horrek geldiaraziko.

No hay comentarios: