Páginas

2010/08/25

TXOMIN-ENEAko JAIAK 2010...

TXOMINEKO JAIAK 2010
IRAILAK 3 eta 4 - Ttan Ttakun irratiaren gunea.
Azken urteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Irailak 3 eta 4ean ospatuko dira, eta aurten, 4. aldiz, Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean ospatuko da, gauza desberdinak eskeiniko direlarik.

:: IRAILAK 3, ostirala ::

Emerson, Lake & Falmer bideo emanaldia 10etan.

Estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira gaueko 11etatik aurrera:

DADASEIN
(
http://www.myspace.com/dadasein)
WHA WHA BUGA BAND (
http://www.myspace.com/whawhabugaband)
HELL DIVISION (
http://www.myspace.com/lasolucionfinal)
LOS STEAKS (
http://www.myspace.com/lossteaks)

Ondoren DJ NATURISTA


:: IRAILAK 4, larunbata ::

Musika beltza izango da protagonista; soul, funk eta rap estiloekin batera sound system-erara dub eta reggae doinuak entzun ahalko dira. Egun honetarako King Hi-Fi-ren eskutik, UK estiloko 4000 watt-ko sound system bat izango dugu gure artean:

19:30tan: "Dub Echoes" dokumentala. Dub musika, nola sortu, garatu eta bere eraginak beste musika mota eta estiloetan.

21:30etatik aurrera:


AITONA JULIAN (
http://ttanttakun.com/?page_id=64)
DARDARADUB (
http://ttanttakun.com/?page_id=71)
KING HIFI SOUND SYSTEM (
http://www.facebook.com/group.php?gid=131189010245995&ref=search - http://kinghifi.virb.com/)

Zuzeneko musikaz gain, merkatu musikala (diskoak, txapak, fanzineak…), rastroa, dokumentalak, etab. egongo dira gerturatzen direnentzako.


MILA ESKER INFORMAZIOA HEDATZEAGATIK!!!



http://img576.imageshack.us/img576/7944/ttanttakunlogo10.jpg


No hay comentarios: