MUSIKA LEHIAKETA'10
:: OINARRIAK ::
> Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua (donostialdea, oarsoaldea eta buruntzaldea: pasaia, orereta, lezo, oiartzun, hernani, astigarraga, usurbil, lasarte-oria, andoain).
> Soilik maketak edo disko autoekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten talde gazteek parte har dezakete. Hasiberriei dago zuzendua.
> Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari begira.
> Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute. Hiru hautatuetatik gutxienez 2 euskaraz abesten dutenak izango dira.
> Parte hartzeko talde bakoitzak gutxienez 3 abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora: izanpirata@gmail.com
> Parte hartzeko epea: abuztuak 11 (asteazkena).
> Epaimahaia musika adituek eta Donostiako gazte mugimenduko pertsonek osatuko dute.
:: SARIAK ::
> Hiru talde hautatuek abuztuaren 17an Donostiako Trinitate plazan kontzertua eskaintzeko aukera izango dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario