Páginas

2010/02/12

HOLIDAYS IN BARDULIA 2010, INFO:

Astebete besterik ez da geratzen Holidays in Bardulia 2010-erako eta azken orduko berriak ez dira batere onak.
- Ohiturak jarraituz, talde bat erori zaigu karteletik azken momentuan (Against the Rapist) eta antolatzaileek, ordezkatu beharrean, jaialdia zortzi talderekin uztea erabaki dute (Herri Guda, Birracel, Material Rechazado, Hell Beer Boys, Orreaga 778, Doubling Boys, Aggressive Combat eta La Eskoria Abunda), ordutegi arazoengatik.
- Bestalde, goizean jokatu behar ziren futbol partiduak bertan behera geratu dira. Hauek hondartzan jokatzekoak ziren, baina marearen asuntoa dela eta ezin izango dela diote. Alternatibak bilatu dira, baina dena hartuta zegoela esan digute.
- Ondorioz, Beasaindik goizeko 9-tan abiatu behar zuen autobusaren irteera eguerdiko 12-etara atzeratu da.
Gure partetik, espero dugu aste honetan ezusteko gehiagorik ez izatea, eta geratzen dena behintzat, ondo ateratzea.

No hay comentarios: