Páginas

2009/08/24

ORREAGA 778 - AURRERA!

INFO: ORREAGA 778
ORREAGA 778-ren "Aurrera!" disko berriaren aurkezpena irailaren 12an Azpeitiko gaztetxean. Hernani eta Añorgako Oi! Taldea jotzen hasi da berriro eta 6 abesti berriz osatutako diskoa aurkeztuko du gainera, irailaren 12an Azpeitiko gaztetxean. "Aurrera!" izena du lan berriak eta CD eta binilo formatuan izango da salgai. CDak 6 abesti izango ditu eta biniloak 8, horietako bat, "Dena ilun?" bi bertsiotan grabatuta. Horrez gain, biniloak "Estupa" ere bilduko du, Txarrantxa taberna bertan jo duten talde guztiekin prestatzen ari den bildumarako grabatu dutena, "Sektor Mierda" 80. hamarkadako talde azpeitiarrarena. Irailaren 12ko aurkezpen kontzertuan "anaiak" dituzten UKABILKADA algortarrak joko dute eta baita ere MATERIAL RECHAZADO arrasatearrak ere, hauek ere disko berriarekin besapean. Festa borobiltzeko, Txarrantxa tabernan NEALLTA FOLA eta MADSKINS izango dira arratsaldeko 5ak aldera. Orreaga 778 taldeak denbora asko zeraman jo gabe eta denbora gehiago material berria atera gabe, gutxi gora behera Peio abeslaria atxilotu zutenetik. Aurtengo martxoan, grabatzeko asmoa zutenean, askatu zuten gazte Añorgarra eta maiatzean disko berriaren grabaketan parte hartu ahal izan zuen, Ondarruko Santos estudioetan. Laukotea kontzertuak ematen hasi da pixkanaka, eta dagoeneko Añorgan eta Algortan jo dute, biak uztailan.
Azpeitian espero zaituztegu!!!

No hay comentarios: