Behin Betiko blog berri honen kroniken atala irekitzeko, Ekaineko azken asteburu honek eman duenaren zati baten laburpena besterik ez dut egingo. Eta argazkirik gabea, ze ezin izan dut bat bera ere lortu. Astebukaera hau kargaturik zetorren, Kontzertuak Zumarraga, Lasarte, Arrasate, Atxondo etab. lekuetan eta denetara ezin iritsi, baina rokanrol dosis altu bat hartu genuen. Izan dira taldeak doblete ta triplete egin dutenak ere...eta zale batzuek 10 talderen musikaz ere gozatu ahal izan dute. Ostiral arratsaldean hasi ginen batzuk belarriei astindua ematen, Arrasateko Etxoste tabernan. Sorpresaz harrapatu gintuen Neallta Fola-ren emanaldiak, eta han izan ginen beraien musikaz gozatzen. Punk erritmo ezberdinak jorratzen dituzte, azkarragoak eta mantxoagoak, oso talde autentikoa hirukote hau. Ez zen jende gehiegi bildu eta giroa pitin bat hotza izan zen, kalean bero ordea. Baina oso gustora egon ginen garagardo artean hauek entzuten. Hauek amaitu eta afari koxkor baten ondoren, herri bereko 360 aretora. Han Hell Beer Boys taldeak ireki zuen kontzertua. Kontzertu pixkat kaxkarra, baina jendea animaturik zebilen. Bere diska guztietako abestiak tartekatu zituzten, bertsiorik gabe. Hauen ondoren Malos Tiempos igo ziren alaitsu, kontzertu ona eskeiniz, baina giroa hotzago zegoen. Beraien abestiak ohiko bertsioekin nahastuz zenbait momentutan jendea animatugo ikusi zen. Amaitzeko berriz Enboskada taldea. Etxekoak. Kriston giroa hauekin, beraien abesti propio eta bertsioekin sekulako giroa sortu zen aretoan. Gaua amaitutzat eman genuen batzuek eta paraje eder batean lo egin ostean, hurrengo goizean esnatu eta beste paraje eder batean bazkaltzera lagun artean. Sabela bete eta gibela berotuta Atxondoko jaietara. Han arratsaldea tabernetan igaro genuen. Horietako batean Arrasateko hirukote batek Cock Sparrer-en bertsioak eskeini zituen...se sale! eta beste gaztetxo talde batek R.I.P. taldearenak... se caga la perra! Hau Atxondoko Gaztetxean zen, eta hemen lehenak jotzen Böshe Tanten madrildarrak izan ziren. Böhse Onkelz talde alemaniarraren bertsioak gehienbat. Emanaldi nahiko luzea eskeini zuten hauek. Ondoren Afonia hernaniarrak, hauek aurreko gauean Zumarragan eta Lasarten joak ziren eta nahiko nekatuta zetozten, baina ondo aritu ziren eta aurrekoekin gertatu bezela Gaztetxea bete beteta izan zen. Baina hauek ordea bere erritmoekin jendea dantzan jarri zuten. Kontzertu motz baino intensoa. Hirugarrenak Barbarians Barberá-ko (Catalunya) taldea izan zen. Decibelios, R.I.P. en bertsioak entzun nituen, baina ia kontzertu guztia galdu nuen Dekker koronelarekin elkar belarri janetan ibili ginelako. hauek ere luze jo zuten. Eta azken taldea jotzen Hell Beer Boys izan zen. Goizeko bostak errez eta imaginatu ze giro. Hala ere nahiko ondo, egon zen jendea...(nola?)... nahiz eta dexente joana zegoen. Aurreko gaueko errepertorio antzekoa eta HBB kantuarekin astebukaerari bukaera eman zioten. Eta belarriei atseden. Ordurako egunak argitu zuen, eta txoriak kantari zeuden. Handik ohera, nekatuta, baina asteburua earki aprobetxatuta, lagun artean, musikaz gozatuz, jan eta edanez... |
2008/07/02
ROKANROL ASTEBURUA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario