
Badirudi gustora daudela Durangoko Kafe Antzokikoak Punk eta Oi! kontzertuetan egiten duten kajarekin, eta udazkenera begira zenbait kontzertu iragarri dituzte dagoeneko beraien web orrian.
- Irailaren 13-an Häggis (Norvegia), Acero Condal (Bartzelona) Hater eta Porron & Kuentanueba taldeak arituko dira, gaueko 10-etatik aurrera.
- Irailak 26-an berriz The Adicts talde aski ezaguna izango da Bartzelonako Secret Army eta Galizako Skacha taldeekin batera. Hau ere gaueko 10-etatik aurrera.
- Urriak 4-ean The Business talde inglesa izango da zuzenean, Stigma eta Verlorene Jungs (Alemania) taldeekin batera. Ordu berean.
- Azaroaren 7-rako Perkele taldea itzultzekoa da. Oraindik zeinekin joko duten konfirmatzeko dago.
Informazio gehiagorako http://www.plateruena.net/
No hay comentarios:
Publicar un comentario