Páginas

2008/07/04

PASO DE TI "Donde acaba la esperanza"



Azpeiti-Azkoitiko Paso de ti taldearen lehen lana kalean da. Guztira 15 abestiz osatua dago eta diskaren izena "donde akaba la esperanza" da. Lan hau kalean izateko eta bere distribuzioan 4 distrik parte hartu dute: Errioxa aldeko Alkantarilla Rekords, Petruska Rekords, Barbantxo Beltza eta Teletetxo Rekords. 5 euroren truke salgai dago.


Abestien izenak: 1-Intro 2-Frakaso 3-El niño 4-Kamino del lokero 5-Kaminos dificiles 6-Putos nazis 7-Denok kalera 8-Tienes ke akabar 9-La sangre 10-No estan todos 11-Pesadillas 12-Malestar 13-Mas de 20 años 14-Degeneracion 15-Perdido entre la gente


Paso de ti taldea Sin Oficio Ni Beneficio punk taldearen errautsetatik sortu zen, beraien bateriak taldea utzi ostean. Hasieran bateria berriarekin, azkoiti aldeko Albertorekin hasi ziren eta beraien lehen kantak Azpeitia desegin 2 rekopian grabatu zituzten. Gero bigarren gitarra bat fitxatu zuten, Nestor azkoitiarra. Beraien estiloa punk gordina bezala kalifikatu daiteke, hori bai letra ilunekin.


Taldekideak...Ahotsa: Tapia, Gitarra: Isma, Baxua: Eneko, Bateria: Alberto, Gitarra: Nestor

Lan hau Azpeitiko Lobo estudioetan grabatua izan zen Josuren eskutik 2007ko Abenduan.

No hay comentarios: