
Denbora luzez ia geldirik egon ostean, Ekaina nahiko mugituta zuten Hell Beer Boys-eko mutiko gazteek, eta hil honen 20 eta 21-ean etxetik gertu izango ziren jotzen, ostiralean Abaltzisketan eta larunbatean Ordizian, hain zuzen. Gogoz hartu zuten asteburua eta hemen doakizue laburpen bat.
"Ostiral arratsaldea, egun eguzkitsu eta beroari esker, ederra Txindoki mendiaren magalean igaroteko sagardoa ta txoixo egosia dastatuz, eta hantxe trikigiroan igaro genituen orduak gaua iritsi bitartean.
Jo aurretik herriko plazan afaltzera gonbidatu ziguten lekukoek, kriston oilaskoa eta beste jaki goxo batzuk dastatu ahal izan genituelarik. Ordurako zalegoa iristen hasi zen inguruko herrietatik eta giroa berotzen hasi zen.
Herritarrek esan zigutenez, herriko festatan kontzertua lehenengoz egiten zen, eta guk izan genuen hauxe irekitzeko ohorea. Beraz, eszenatokira igo eta plaza animatzen saiatu ginen. Abesti berriak jo genituen gehienbat, falta ezin diren zaharrekin nahastuz.
Nahiko ondo egon zen, nahiz eta giroa hotz xamarra izan, baina gustora geratu ginen. Ondoren parranda koxkor bat eta ohera, hurrengo egunean ere konpromezua genuelako Ordiziko Gaztetxean.
HBB festa genuen prestatuta, diska berriaren aurkezpen ofizial modura, eta arratsaldetik hasi ginen futbito partidu bat jokatuz, talde erdia gehi lagun batzuk, Gaztetxeko jendeak osatutako talde baten aurka. Irabazle irten ginen eta Gaztetxean ospatu genuen barra libre batekin. Hauxe segituan amaitu zen, eta luze egin zitzaigun kontzertua hasi arte, prestatu nahi genituen sorpresak azkenean ezin izan genituelako aurrera atera.
Baina gustora egon ginen lagun artean eta beste taldekoekin afaldu ta gero kontzertuko ordua iritsi zen. The Last Strength gaztetxoak izan ziren lehenak, textu eder bat irakurriz hasi ziren, eta bere kantuekin gaueko txispa piztu zuten.
Ondoren Galiziatik etorritako Skarmento taldeak jo zuen, bigarrengoz gaztetxean eta aurrekoan baino askoz giro hobeagoa izan zuten. Jendeak gehiago ezagutzen ditu eta gozatu zuen hauekin.
Azkenik gu. Jendea ibili zen eta kriston izerdiak bota genituen, pogo izugarriak bizi izan zirelarik gaztetxean. Ekipoa bera ere dantzan jarri eta aspaldiko garaietako kaosa bizi izan genuen.
Dena oso ondo irten zen orokorrean, eta jendeari etortzea eta laguntza eskertzea besterik ez zaigu geratzen. Egon ginenon oroimenean geratuko den beste asteburu hoietako bat."
Animatu kronikak eta abenturak bidaltzea behinbetiko@hotmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario