
- Argazki honekin batera (A3 formatuan ere badugu gordeta, norbait interesatuta egon ezkero...) zenbait berri Goierri aldetik. Dune Buggy-koak kide berri batekin ari dira ensaiatzen. Honek Deskriados taldean baxua jotzen du eta DB taldean bera egitera pasako litzateke, orain arte baxujole izan den Dalton txikia kitarra jotzera pasako litzatekeelarik. Hala ere udara honetan dituzten kontzertuak hirukote modura eskeiniko dituzte, Uztailaren 19-an Ordizian, 31-ean Berbinzana herri Naparran eta Abuztuaren 2-an Zaldibin, AHT-ren aurkako akanpadan. - The Last Strength taldeak ere fitxaketa bat egin du. Honek Residuos Sistematikos taldean kitarra jotzen du, eta TLS taldera gauza berbera egitera pasako litzateke, taldea indartu asmoz. Aurrera begira hilaren 19-an Ordizian egingo den Goierri Punk & Oi! jaialdian joko dutela dakigu, ez dakiguna da hirukote ala laukote moduan arituko diren... hala ere uste det goiz dala eta denbora pixkat beharko dutela. Animo, ta aurrera mutilak! Taldearen espazioa: www.myspace.com/laststrength |
No hay comentarios:
Publicar un comentario