Páginas

2008/06/26

KRUDERS "Garai ilunak"CD



Kruders taldea Abadiñon sortu zen 2.006. urtean. Hasera batean Kaskamotzak zen taldearen izena, baina azkenean Kruders bezela geratu dira. Boskotea, Mikel(ahotsa), Agirrebeitia(gitarra ta koroak), Txibillo(baxua), Miliku(gitarra) eta Ibai-ek(bateria) osatzen dute.

Teletetxo Records eta Gure kabuz ala hil-en eskutik 5 kantuz osaturiko maketa bat kaleratu berri dute, CD formatoan, Garai Ilunak izenburupean. Kantuak, Tortura, Manipulazioa, Rock &OI!, Gaba Bat, eta Garai Ilunak dira, denak euskeraz abestuak. Abesti luzeak, lau minutu ingurukoak, eta nabaria da Des-kontrol, Ostiada Oi!, Arkada Social eta Apunta bezelako taldeen influentzia. Euskal Punk-Oi! musika.

Disko hau lortzeko jarri kontaktuan taldearekin edo Teletetxo Records-ekin eta hauek informatuko zaituzte salmenta puntuetaz etab...Aurrerapen bat ere aurkitu ahal izango duzue bere Myspace orrialdean:

http://www.myspace.com/krudersoi
http://www.myspace.com/teletetxo

No hay comentarios: